Egin klik, arrastatu edo korritu ukipen-panel batekin

Ukipen-panela erabili dezakezu klik egiteko, klik bikoitza egiteko, arrastatzeko eta korritzeko, beste botoi fisiko batzuk eduki behar izan gabe.

Ukipen-panelaren keinuak beste atal batean daude azalduta.

Bigarren mailako klika

Ukipen-panelaren bigarren mailako klik egitea (eskuineko klika) pertsonalizatu daiteke.

  1. Bi hatzeko bultzada: Bultzatu gauzak edonora bi hatzen bidez.

  2. Izkinako bultzada: Bultzatu gauzak izkinan hatz bakarra erabiliz.

Hautatu bigarren mailako klikaren metodoa

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Egin klik Sagua eta ukipen-panela aukeran panal irekitzeko.

  3. Egin klik goiko barrako Ukipen-panela aukeran.

  4. Klik egitea atalean, hautatu klik egiteko erabili nahi duzun metodoa.

Kolpetxoa klik egiteko

Ukipen-panelean kolpetxoa eman dezakezu, botoi bat erabili ordez.

  • Klik egiteko, eman kolpetxoa ukipen-panelean.

  • Klik bikoitza egiteko, eman bi kolpetxo.

  • Elementu bat arrastatzeko, egin kolpetxo bikoitza, baina ez altxatu hatza bigarren kolpetxoaren ondoren. Arrastatu elementua nahi duzun lekura, eta ondoren altxatu hatza elementua jaregiteko.

  • Zure ukipen-panelak onartzen badu hatz batekin baino gehiagorekin kolpetxoak ematea, egin eskuineko klik bi hatzekin aldi berean sakatuz. Bestela, hardware-botoiak beharko dituzu eskuineko klik egiteko. Begiratu SImulatu saguaren eskuineko klik bat saguaren bigarren botoirik gabe eskuineko klik nola egin ikasteko.

  • Zure ukipen-panelak onartzen badu hatz batekin baino gehiagorekin kolpetxoak ematea, egin erdiko klik hiru hatzekin aldi berean sakatuz.

Hatz anitzekin kolpetxoa ematean, ziurtatu hatzak aski bananduta daudela. Hatzak hurbilegi badaude, ordenagailua pentsatuko du hatz bakarra dela.

Gaitu kolpetxoa klik egiteko

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.

  3. Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.

    Ukipen-panela atalak agertzeko, zure sistemak ukipen-panel eduki behar du.

  4. Aktibatu Kolpetxoa klik egiteko aukera.

Bi hatzen bidezko korritzea

Pantailan gora eta behera joan zaitezke ukipen-panelean bi hatz erabiliz.

Hau hautatuta dagoenean, hatz batekin kolpetxoak eman eta arrastatzeak normal funtzionatuko du, baina ukipen-panelaren edozein tokitan bi hatz arrastatzen badituzu, korritzea gertatuko da. Eraman hatzak ukipen-panelaren goiko aldetik behera, edo alderantziz, beherantz eta gorantz korritzeko, edo eraman alde batetik bestera, ezkerretik eskuinera edo alderantziz korritzeko. Kontuan izan hatzak apur bat bananduta eduki behar dituzula. Hurbilegi badaude, sistemak pentsatuko du hatz handi bat dela.

Bi hatzen bidezko korritzeak ez du ukipen-panel guztietan funtzionatzen.

Gaitu bi hatzen bidezko korritzea

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.

  3. Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.

  4. Aktibatu Bi hatz aukera.

Ertzeko korritzea

Erabili ertzeko korritzea hatz bakarrarekin korritu nahi baduzu.

Ukipen-panelaren espezifikazioek ertza korritzeko sentsoreen kokaleku zehatza esan behar dizute. Gehienetan korritze bertikalaren sentsorea ukipen-panelaren eskuineko aldean dago. Sentsore horizontala panelaren beheko ertzean egon ohi da.

Bertikalean korritzeko, arrastatu hatza gora eta behera ukipen-panelaren eskuineko ertzean. Horizontalean korritzeko, arrastatu hatza eskuinera eta ezkerrera ukipen-panelaren beheko ertzean.

Ertzeko korritzeak agian ez du funtzionatuko zenbait ukipen-paneletan.

Gaitu ertzeko korritzea

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.

  3. Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.

  4. Aktibatu Eratza aukera.

Korritze naturala

Ukipen-panelaren bidez edukia arrastatzeko, paper-zati bat mugitzean egingo zenukeen moduan egin.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.

  3. Ukipen-panela atalean, ziurtatu Ukipen-panela aktibatuta dagoela.

  4. Aktibatu Naturala aukera.

Eginbide honi Alderantzizko korritzea ere deritzo.