SImulatu saguaren eskuineko klik bat
Saguaren ezkerreko botoiari eutsiz eskuineko klik egiteko aukera dago. Erabilgarria da zuretzat zaila bada esku bateko hatzamarrak banaka mugitzea, edo zure gailu erakusleak botoi bakarra badu.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.
Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.
Hautatu Erakustea eta klik egitea atala hura irekitzeko.
Klik egitearen laguntzailea atalean, aktibatu 2. mailako klik simulatua aukera.
Onarpenaren atzerapena aldatuz, klik egiteko saguaren ezkerreko botoia sakatuta zenbat denbora mantendu behar den aldatu daiteke.
Simulatutako bigarren mailako klikarekin eskuineko klik egiteko, eutsi sakatuta saguaren ezkerreko botoiari normalean eskuineko klik egingo zenukeen lekuan, eta ondoren, askatu botoia. Erakuslea beste kolore batekin agertuko dasaguaren ezkerreko botoiari eusten diozun bitartean. Kolorea erabat aldatzen denean, asakatu saguaren botoia eskuineko klik egiteko.
Erakusle berezi batzuek, adibidez tamaina aldatzeko erakusleek, ez dute kolorea aldatzen. Simulatutako 2. mailako klika normal erabili dezakezu, baita erakuslearen ikusizko laguntza jasotzen ez baduzu ere.
Sagu-teklak erabiltzen badituzu, eskuineko klik berriro egin ahal izango dituzu zenbakizko teklatuko 5 teklari sakatuta eutsiz.
Jarduerak ikuspegian, eskuineko klik luzea egiteko aukera duzu beti, baita eginbide hori desgaituta badago ere. Sakatze luzeak pixka bat desberdin funtzionatzen du ikuspegi orokorrean: ez duzu botoia askatu beharrik eskuineko klik egiteko.