Erdiko klika

Sagu eta ukipen-panel askok erdiko botoia ere badute. Korritze-gurpila duten saguetan, normalean gurpila sakatu daiteke erdiko klika egiteko. Saguaren erdiko botoirik ez baduzu, ezkerreko eta eskuineko botoiak aldi berean sakatu ditzakezu erdiko klika egiteko.

Hatzamar anitzeko kolpetxoak onartzen dituzten ukipen-paneletan, hiru hatzez kolpekatu dezakezu aldi berean erdiko klika egiteko. Horrek funtzionatu dezan, Kolpetxoen bidez klik egitea gaitu behar duzu ukipen-panelaren ezarpenetan.

Aplikazio askok erdiko klika erabiltzen dute klik-lasterbide aurreratuetarako.

  • Korritze-barrak dituzten aplikazioetan, barraren espazio hutsean ezkerreko klik eginez korritze-posizioa zuzenean leku horretara joaten da. Erdiko klik eginez, posizio horretarantz doa orri batez jauzi eginez.

  • Jarduerak ikuspegian, leiho berria irekitzeko aplikazio batentzat, erabili erdiko klika. Egin erdiko klik aplikazioaren ikonoan, bai ezkarreko panelean bai aplikazioen ikuspegi orokorrean. Aplikazioen ikuspegi orokorra ikusteko, erabili paneleko sareta-botoia.

  • Web-nabigatzaile askok saguaren erdiko botoia erabiltzen dute estekak fitxetan irekitzeko. Egin klik edozein estekatan saguaren erdiko botoiarekin, eta fitxa berrian irekiko da.

  • Fitxategi-kudeatzailean, erdiko klikak bi zeregin ditu. Karpeta batean egiten baduzu erdiko klik, fitxa berrian irekiko da. Web-nabigatzaile ezagunenen portaeraren berdina da hori. Fitxategi batean erdiko klik egiten bada, fitxategia irekiko da, klik bikoitza egitean gertatzen den moduan.

Aplikazio espezializatu batzuek erdiko saguaren botoia erabiltzea ahalbidetzen dute beste funtzio batzuk eskaintzeko. Begiratu zure aplikazioaren laguntza eta bilatu erdiko klika edo saguaren erdiko botoia.