Energia eta bateria Begiratu bateriaren egoera — Bistaratu bateriaren eta konektatutako gailuen egoera. Amaitu saioa, itzali ordenagailua edo aldatu erabiltzailez — Ikasi nola utzi zure erabiltzaile-kontua saioa amaituz, erabiltzailez aldatuz eta abar. Desaktibatu erabiltzen ez diren haririk gabeko teknologiak — Bluetootha, wifia eta banda zabal mugikorra desaktibatu daitezke bateriaren erabilera murrizteko. Erabili energia gutxiago eta hobetu bateriaren bizitza — Ordenagailuaren energia-kontsumoa murrizteko iradokizunak. Erakutsi bateriaren egoera ehuneko gisa — Bistaratu bateriaren ehunekoa goiko barran. Lortu zure eramangarriaren bateriak asko iraun dezan — "Ez utzi bateriaren karga gehiegi jaitsi dadin" moduko iradokizunak. Zer gertatzen da ordenagailua esekitzen dudanean? — Esekitzean, ordenagailua lotara doa eta energia gutxiago erabiltzen du. Zergatik desaktibatzen da ordenagailua estalkia ixten dudanean? — Eramangarriak lotara doaz estalkia ixten duzunean, energia aurrezteko. Energia aurrezteko ezarpenak Aukeratu energia-profil bat — Orekatu errendimendua eta bateriaren erabilera. Ezarri pantaila itzaltzeko denbora — Aldatu pantaila itzaltzeko denbora energia aurrezteko Gaitu distira automatikoa — Automatikoki kontrolatu pantailaren distira bateriaren erabilera murrizteko. Konfiguratu esekitze automatikoa — Konfiguratu zure ordenagailua automatikoki eseki dadin. Zergatik iluntzen da nire pantaila denbora bat igaro ondoren? — Pantaila ilundu egingo da ordenagailua inaktibo dagoenean, energia aurrezteko. Galderak Bateria-maila gaizki kalkulatu da — Bateriaren ikonoan klik egitean bistaratzen den bateria-denbora gutxi gorabeherako kalkulua da. Zergatik daukat Windows/Mac OS sistemetan nuena baino bateria-denbora gutxiago? — Fabrikatzaileek egindako doikuntzak eta bateriaren iraupena kalkulatzeko modu desberdinak izan daitezke arazo horren jatorria. Zergatik itzaltzen da ordenagailua bateria %10era iristen denean? — Bateria erabat deskargatu dadin txarra da bateriarako. Zergatik moteltzen da eramangarria bateriarekin funtzionatzen duenean? — Zenbait eramangarri nahita moteltzen dira bateria agortzen ari zaienean. Arazoak Eramangarriaren haizagailua abian dago beti — Haizagailua kontrolatzeko softwarea falta daiteke edo eramangarria gehiegi berotzen ari da. Ez daukat haririk gabeko sarerik ordenagailua esnatzen dudanean — Haririk gabeko zenbait gailuk arazoak dituzte ordenagailua esekitzen denean eta ez dira ongi berrabiarazten. Funtzionatuko al du nire ordenagailuak beste herrialde bateko argindar-hornidurarekin? — Ordenagailuak funtzionatuko du, baina agian elektrizitaterako beste kable bat edo moldagailu bat beharko duzu. Nire ordenagailua asko berotzen da — Ordenagailuak askotan berotu egiten dira, baina gehiegi berotzen badira kalteak jasan ditzakete. Nire ordenagailua ez da aktibatzen — Arrazoia izan daiteke kableren bat solte dagoela edo hardwarearen arazoak daudela. Zergatik nire ordenagailua ez da berriro pizten hura eseki ondoren? — Zenbait hardwarek arazoak sortzen dituzte esekitzean. Informazio gehiago Hardwarea-arazoak Informazio gehiago Erabiltzailearen eta sistemaren ezarpenak — Kontrolatu hardwarea, ezarri pribatutasun-arauak... konfiguratu GNOME zuretzat funtzionatu dezan. Hardwarea eta kontrolatzaileak — Konfiguratu hardwarea eta diagnostikatu arazoak inprimagailu, pantaila, disko eta beste gailu batzuetarako.