Konfiguratu esekitze automatikoa

Ordenagailua konfiguratu dezakezu automatikoki eseki dadin inaktibo dagoenean. Denbora-tarte desberdinak ezarri daitezke, ordenagailua bateriarekin ala entxufatuta dagoen.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.

  2. Sakatu Energia panela irekitzeko.

  3. Energia aurreztea atalean, egin klik Esekitze automatikoa aukeran.

  4. Aukeratu Bateriaren energiarekin edo Entxufea konektatutakoan, aktibatu aukera eta hautatu Atzerapena. Bi aukerak konfiguratu daitezke.

    Mahaigaineko ordenagailuetan badago Inaktibo dagoenean izeneko aukera.