Lortu zure eramangarriaren bateriak asko iraun dezan
Eramangarrien bateriak zahartzen diren heinean, txarragoak dira karga biltegiratzen eta beren ahalmena asko jaisten da. Badaude zenbait teknika baterien bizitza luzatzeko, baina hala ere ez espero desberdintasun handiegirik.
Ez utzi bateria erabat deskargatu dadin. Kargatu beti bateria oso baxu egon baino lehen. Kontuan izan bateria askok badutela bateria gehiegi jaitsi dadin eragozteko mekanismoak. Partzialki deskargatuta dagoenean kargatzea eraginkorragoa da, baina pixka bat deskargatuta dagoenean kargatzea okerragoa da.
Beroak eragin kaltegarria du bateria kargatzeko eraginkortasunean. Ez utzi bateria beharrezkoa dena baino gehiago berotu dadin.
Bateriak zahartu egiten dira gordeta eta erabili gabe utzi arren. Ez da oso komenigarria ordezko bateria bat erostea jatorrizko bateria erosten duzun unean bertan. Erosi ordezkoa behar duzunean soilik.
Gomendio hori litio-ioi (Li-Ion) motako baterietan garrantzitsuagoa da. Beste bateria mota batzuek beste tratamendu bat izan dezakete.