Zergatik nire ordenagailua ez da berriro pizten hura eseki ondoren?
Ordenagailua esekitzen baduzu, eta berriro abian jartzen saiatzen bazara, agian ez du behar den moduan funtzionatuko. Hori gerta daiteke zure hardwareak ez duelako esekitzea ondo onartzen.
Nire ordenagailua eseki dut eta ez da berriro pizten
Ordenagailua esekitzen baduzu eta ondoren tekla bat sakatu edo saguarekin klik egiten baduzu, ordenagailua esnatu egin beharko litzateke, eta pasahitza eskatzen duen pantaila bat erakutsiko beharko luke. Ez bada hori gertatzen, saiatu pizteko botoia sakatuta (ez eutsi sakatuta, sakatu behin bakarrik).
Horrekin ez bada ezer lortzen, ziurtatu ordenagailuaren monitorea piztuta dagoela eta saiatu berriro teklatuko tekla bat sakatuz.
Azken aukera gisa, itzali ordenagailua pizteko botoia 5-10 segundoz sakatuta mantenduz. Kontuan izan horrela gorde gabe duzun lana galduko duzula. Ondoren, piztu ordenagailua berriro.
Ordenagailua esekitzen duzun bakoitzean hori gertatzen bada, agian esekitzeko eginbideak ez du ongi funtzionatzen zure hardwarean.
Zure ordenagailuak energia galtzen badu eta ez badu ordezko energia-hornidurarik (adibidez bateria bat), itzali egingo da.
Nire haririk gabeko konexioak (edo beste hardware batek) ez du funtzionatzen ordenagailua esnatzean
If you suspend your computer and then resume it again, you may find that your internet connection, mouse, or some other device does not work properly. This could be because the driver for the device does not properly support suspend. This is a problem with the driver and not the device itself.
Gailuak pizteko eta itzaltzeko botoi bat badu, saiatu hura sakatuta. Kasu gehienetan gailua berriro abian jarriko da. USB kable baten edo antzeko kable baten bidez konektatuta badago, desentxufatu gailua eta entxufatu berriro, ea horrela badabilen.
Gailua ezin baduzu itzali edo desentxufatu, edo horrek ez badu funtzionatzen, agian berrabiarazi egin beharko duzu berriro funtzionatzen hasi dadin.