Bateria-maila gaizki kalkulatu da

Bateriari zenbat energia geratzen zaion begiratzen duzunean, gerta daiteke bateriak denbora zehatz bat iraungo duen adieraztea eta benetan iraupena beste bat izatea. Hori gertatzen da bateriaren bizitza gutxi gorabeherako kalkulu bat delako. Normalean, kalkulu hori hobetzen doa denboran aurrera egin ahala.

In order to estimate the remaining battery life, a number of factors must be taken into account. One is the amount of power currently being used by the computer: power consumption varies depending on how many programs you have open, which devices are plugged in, and whether you are running any intensive tasks (like watching high-definition video or converting music files, for example). This changes from moment to moment, and is difficult to predict.

Beste faktore bat da ea nola deskargatzen den bateria. Zenbait bateriak, gero eta hutsago egon, azkarrago galtzen dute karga. Bateria nola deskargatzen den hobeto jakin ezean, geratzen den bateriaren kalkulua lausoagoa da.

Bateria deskargatzen den neurrian, energia-kudeatzaileak bere deskarga-propietateak ezagutuko ditu eta bere bizitzaren kalkuluak hobeak izango dira. Hala ere, inoiz ez dira izango erabat zehatzak.

Erabat ezinezkoa den bateria-bizitza jasotzen baduzu (adibidez, ehunka egun), horrek esan nahi du energia-kudeatzaileak zenbait datu falta dituela kalkulu zentzudunak egiteko.

Eramangarria desentxufatzen baduzu eta bateriarekin erabiltzen baduzu tarte batez, eta ondoren berrio entxufatzen baduzu eta kargatu dadin uzten baduzu, energia-kudeatzailea gai izan daiteke kalkuluak ondo egiteko behar dituen datuak eskuratzeko.