Zergatik itzaltzen da ordenagailua bateria %10era iristen denean?

Bateriaren karga-maila gehiegi jaisten denean, ordenagailua automatikoki itzaliko da. Horrela, bateria ez da erabat deskargatuko, hori txarra baita berarentzat. Horrez gain, bateria erabat hustuko balitz, ordenagailuak ez luke denborarik izango behar den moduan itzaltzeko.

Kontuan izan ordenagailua automatikoki itzaltzen denean aplikazioak eta dokumentuak ez direla gordetzen. Zure lana galtzea eragozteko, gorde bateria gehiegi jaitsi baino lehen.