Ezarri pantaila itzaltzeko denbora

Energia aurrezteko, ordenagailua inaktibo geratzen denean pantaila belztu arte igaroko den denbora doitu dezakezu. Belztea erabat desgaitu daiteke, nahi izanez gero.

Pantaila itzaltzeko denbora ezartzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.

  2. Sakatu Energia panela irekitzeko.

  3. Erabili Energia aurreztea azpiko Itzali pantaila aukerako goitibeherako zerrenda pantaila noiz itzaliko den ezartzeko, edo desgaitu itzaltzea erabat.

Ordenagailua inaktibo uzten denean, pantaila automatikoki blokeatuko da segurtasuna bermatzeko. Portaera hori aldatzeko, begiratu Pantaila azkarregi blokeatzen da.