Gaitu distira automatikoa

Ordenagailuak argi-sentsore bat badu integratuta, pantailaren distira automatikoki doituko da. Horrek ziurtatzen du pantaila beti erraz ikusiko dela inguruneko argi-baldintza desberdinetan, eta bateriaren kontsumoa murrizten laguntzen du.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.

  2. Sakatu Energia panela irekitzeko.

  3. Energia aurreztea atalean, ziurtatu Pantailaren distira automatikoa aktibatuta dagoela.

Pantailaren distira automatikoa desgaitzeko, desaktibatu hura.