Aukeratu energia-profil bat

Energiaren erabilera kudeatzeko, aukeratu Energiaren modua. Hiru balizko profil daude:

  • Errendimendua: Errendimendu eta energia-erabilera handiko modua. Ikusgai egon dadin, zure ordenagailuak onartu egin behar du horrelako modua. Hautatua izan ahal izateko, entxufatuta egon behar du. Zure gailuak altzoak detektatzea onartzen badu, ezin izango duzu aukera hau hautatu gailua norbaiten altzoan exekutatzen ari bada.

  • Orekatua: Standard performance and power usage. This is the default setting.Errendimendu eta energia-erabilera estandarra. Ezarpen lehenetsia da hori.

  • Energiaren aurrezpena: Errendimentu eta energia-erabilera murritza. Ezarpen honek bateria-bizitza maximizatzen du. Energia aurrezteko zenbait aukera gaitu daitezke, adibidez pantaila iluntzea, eta horiek desaktibatzea eragotzi dezake.

Energia-profil bat aukeratzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.

  2. Sakatu Energia panela irekitzeko.

  3. Energiaren modua atalean, aukeratu profiletako bat.