Zergatik daukat Windows/Mac OS sistemetan nuena baino bateria-denbora gutxiago?
Ordenagailu batzuetan badirudi bateriak gutxiago irauten duela Linux exekutatzean, Windows edo Mac OS sistemekin alderatuta. Horren arrazoietako bat izan daiteke ordenagailuaren fabrikatzaileak software berezia instalatzen duela Windows/Mac OS sistemetan hardware/software ezarpenak optimizatzeko ordenagailu mota bakoitzerako. Doikuntza horiek sarritan oso espezifikoak dira eta agian ez daude ongi dokumentatuta, eta horregatik zaila izan daiteke Linuxen ezartzea.
Zoritxarrez, ez dago modu errazik doikuntza horiek zure kabuz aplikatzeko haiek zer diren zehazki jakin gabe. Agian energia aurrezteko metodoak erabiltzeak lagundu dezake. Zure ordenagailuak abiadura aldakorreko prozesatzailea badu, agian bere ezarpenak aldatzea erabilgarria izan daiteke.
Desberdintasunaren beste arrazoietako bat izan daiteke bateriaren iraupena kalkulatzeko metodoa desberdina dela Linuxen, Windows/Mac OS sistemekin alderatuta. Bateriaren bizitza agian berdina da, baina kalkulurako metodo desberdinek emaitza desberdina ematen dute.