Desgaitu fitxategiak gordetzea
Gorde eta Gorde honela elkarrizketa-koadroak desgaitu daitezke. Hori erabilgarria izan daiteke erabiltzaile bati aldi baterako utzi nahi badiozu sisteman sartzen, baina ordenagailuan fitxategiak gorde ditzan eragotzi nahi baduzu.
Eginbide honek hura onartzen duten aplikazioetan soilik funtzionatuko du. GNOMEren zein hirugarrenen aplikazio batzuk ez dute eginbide hau gaituta. Aldaketek ez dute eraginik izango eginbidea onartzen ez duten aplikazioetan.
Desgaitu fitxategiak gordetzea
-
Sortu user profila honako lerroekin:
/etc/dconf/profile/user
user-db:user system-db:locallocal izena dconf datu-basearen izena da.
Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.
-
Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-filesaving gako-fitxategia local datu-baseari buruzko informazioa emateko.
/etc/dconf/db/local.d/00-filesaving
# Zehaztu dconf bide-izena [org/gnome/desktop/lockdown] # Eragotzi erabiltzaileak diskoan fitxategiak gorde ditzan disable-save-to-disk=true -
Erabiltzaileek ezarpen hauek indargabetu ditzaten eragozteko, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/filesaving fitxategia honako edukiekin:
/etc/dconf/db/local.d/locks/filesaving
# Blokeatu fitxategia gordetzeko ezarpenak /org/gnome/desktop/lockdown/disable-save-to-disk -
Eguneratu sistemaren datu-baseak:
# dconf update Erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.