Kudeatu erabiltzaileen eta sistemaren ezarpenak dconf bidez

dconf aplikazioa GNOMEren konfigurazio-utilitate nagusietako bat da. GNOME sistemaren eta aplikazioen ezarpenak ezartzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.

dconf sistemakGNOMEn duen botere hain handia da, dconf gakoak daudela erabiltzaile batek GNOME mahaigain batean edo ia edozein GNOME aplikaziotan egin daitekeen ia klik egite guztiei dagokien ezarpen bakoitzerako. Horrez gain, badaude sistemaren eta aplikazioen zenbait ezarpen ezin daitezkeenak aldatu erabiltzaile-interfazetik, baina dconf erabiliz aldatu daitezkeenak.

Administratzaile gisa, horrek esan nahi du dconf erabiltzeak GNOME eta GNOMEn oinarritutako aplikazioak pertsonalizatzen lagunduko dizula, horrela zure ingurune pertsonalaren premietara hobeto egokitzeko bai GNOME bai aplikazioak.

Erabiltzaileek lehenespen pertsonalizatuak indargabetu ditzakete beren ezarpen propioak sortuz, administratzaileak lehenespen horiek blokeatu eta haiek indargabetzea eragozten ez badu.