Blokeatu ezarpen batzuk

Blokeo modua erabiliz dconf aplikazioan, erabiltzaileek ezarpen jakin batzuk aldatu ditzaten eragotzi daiteke. Sistema-ezarpenak ez badira blokeatzen, erabiltzaile-ezarpenek lehentasuna izango dute sistema-ezarpenen aurrean.

dconf gako edo azpibide bat blokeatzeko, locks azpidirektorio bat sortu behar da gako-fitxategiaren direktorioan. Direktorio horretako fitxategiek blokeatuko diren gakoen edo azpibideen zerrenda bat dute. Gako-fitxategietan bezala, nahi duzun adin fitxategi sartu dezakezu direktorio horretan.

Blokeatu ezarpen bat

  1. Gako bat edo azpibide bat blokeatu baino lehen, hura ezarri behar duzu. Honako adibideak erakusten du nola blokeatu atzeko planoaren ezarpen bat hura ezarri ondoren.

    Honezkero, erabiltzaile-profil bat eta blokeatu nahi dituzun ezarpenak dituen gako-fitxategi bat eduki beharko zenituzke.

  2. Sortu /etc/dconf/db/local.d/locks izeneko direktorio bat.

  3. Sortu fitxategi bat /etc/dconf/db/local.d/locks/ direktorioan eta zerrendatu gako edo azpibide bat lerroko. Adibidez, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/00_default-wallpaper:

    # eragotzi atzeko planoaren aldaketak
    /org/gnome/desktop/background/picture-uri
    /org/gnome/desktop/background/picture-options
    /org/gnome/desktop/background/primary-color
    /org/gnome/desktop/background/secondary-color
  4. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update