Onartu edo eragotzi lineako kontuak

GNOMEren lineako kontuak (GOA) sareko kontu pertsonalak GNOMEren mahaigainarekin integratzeko erabiltzen da. Google, Facebook, Flickr, ownCloud eta beste kontu batzuk integratu daitezke Lineako kontuak aplikazioaren bidez.

Sistemaren administratzaile gisa, honakoak egin ditzakezu:

  • lineako kontu guztiak gaitu;

  • lineako kontu batzuk gaitu;

  • lineako kontu guztiak desgaitu.

Konfiguratu lineako kontuak

  1. Ziurtatu gnome-online-accounts paketea sisteman instalatuta duzula.

  2. Sortu user profila honako lerroekin:

    /etc/dconf/profile/user

    user-db:user
    system-db:local

    local izena dconf datu-basearen izena da.

  3. Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.

  4. Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-goa gako-fitxategia local datu-baseari buruzko informazioa emateko.

    • Hornitzaile zehatzak gaitzeko:

      [org/gnome/online-accounts]
      whitelisted-providers= ['google', 'facebook']
    • Hornitzaile guztiak desgaitzeko:

      [org/gnome/online-accounts]
      whitelisted-providers= ['']
    • Eskuragarri dauden hornitzaile guztiak onartzeko:

      [org/gnome/online-accounts]
      whitelisted-providers= ['all']

      Hori da ezarpen lehenetsia.

  5. Erabiltzaileek ezarpen hauek indargabetu ditzaten eragozteko, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/goa fitxategia honako edukiekin:

    /etc/dconf/db/local.d/locks/goa

    # Blokeatu kargatzea ahalbidetuta duten hornitzaileen zerrenda
    /org/gnome/online-accounts/whitelisted-providers
  6. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update
  7. Erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.