Kontrolatu sistema-ezarpenak gako-fitxategiekin
Sistemaren datu-baseko fitxategiak, /etc/dconf/db kokalekuan daudenak, ezin dira editatu, GVDB formatuan idatzita baitaude. Sistemaren ezarpenak testu-editore batekin aldatzeko, moldatu gako-fitxategien direktorioetan dauden gako-fitxategiak. Gako-fitxategien direktorio bakoitza sistemaren datu-baseko fitxategi bati dagokio, eta datu-baseko fitxategiaren izen bera du, baina “.d” luzapena erantsita (adibidez, /etc/dconf/db/local.d). Gako-fitxategien direktorio guztiak /etc/dconf/db kokalekuan daude, eta haietako bakoitzak dconf datu-basean konpilatu daitekeen formatu berezi batean dituzte gako-fitxategi horiek.
Direktorio honetako gako-fitxategi batek honako itxura izango du:
# Gure gunerako ezarpen lehenetsi erabilgarri batzuk
[system/proxy/http]
host='172.16.0.1'
enabled=true
[org/gnome/desktop/background]
picture-uri='file:///usr/local/enpresaren-izena/enpresaren-atzeko-planoa.jpeg'
Gako-fitxategi bat aldatzen denean, dconf update exekutatu behar da. Hori egiten denean, dconf komandoak sistemako datu-base bateko denbora-zigilua hari dagokion gako-fitxategiaren direktorioaren denbora-zigiluarekin konparatzen du. Gako-fitxategiaren direktorioaren denbora-zigilua berriagoa bada, dconf komandoak system-db fitxategia berritzen du eta jakinarazpen bat bidaltzen dio sistemaren D-Bus bitartekariari, eta horrek exekutatzen ari diren aplikazio guztiei jakinarazten die beren ezarpenak berriro irakurri ditzaten.
Gako-fitxategiko talde-izenak GSettings eskema baten IDari egiten dio erreferentzia. Adibidez, org/gnome/desktop/background izenak org.gnome.desktop.background eskemari egiten dio erreferentzia, horretan baitago picture-uri gakoa.
Taldeetako balioak GVariant forma serializatuan egotea espero da.