Desgaitu erabiltzaileak saioa amaitu dezan eta erabitzailez aldatu dadin

Erabiltzaileek saioa amaitu dezaten eragoztea erabilgarria izan daiteke GNOMEren zenbait instalaziotan (kioskoetan, internetera sartzeko terminal publikoetan eta abar).

Erabiltzaileek saioa amaitzeko blokeoa gainditu dezakete beste erabiltzaile batekin sartzen badira. Horregatik, gomendagarria da kasu horietan erabiltzailez aldatzeko aukera ere desgaitzea sistema konfiguratzen denean.

Desgaitu erabiltzaileak saioa amaitu dezan eta erabitzailez aldatu dadin

  1. Sortu user profila honako lerroekin:

    /etc/dconf/profile/user

    user-db:user
    system-db:local

    local izena dconf datu-basearen izena da.

  2. Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.

  3. Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-logout gako-fitxategia local datu-baseari buruzko informazioa emateko.

    [org/gnome/desktop/lockdown]
    # Eragotzi erabiltzaileak saioa amaitu dezan
    disable-log-out=true
    
    # Eragotzi erabiltzailea erabiltzailez aldatu dadin
    disable-user-switching=true
  4. Indargabetu erabiltzailearen ezarpena eta eragotzi aldatu dezala /etc/dconf/db/local.d/locks/lockdown fitxategian:

    # Blokeatu erabiltzaileen saio-amaiera
    /org/gnome/desktop/lockdown/disable-log-out
    
    # Blokeatu erabiltzailez aldatzea
    /org/gnome/desktop/lockdown/disable-user-switching
  5. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update
  6. Berrabiarazi sistema sistema-ezarpenak indarrean sartu daitezen.