Balio lehenetsi pertsonalizatuak sistema-ezarpenetarako.

Sistema osorako ezarpen lehenetsiak ezarri daitezke dconf profil batean gako baterako balio lehenetsiak eskainiz. Erabiltzaileak lehenespen horiek indargabetu ditzake.

Ezarri balio lehenetsia

Gako baterako balio lehenetsi bat ezartzeko, user profil bat existitu behar da eta gakorako balioa dconf datu-basean gehitu behar da.

Atzeko plano lehenetsia ezartzen duen adibide bat

  1. Sortu user profila:

    /etc/dconf/profile/user

    user-db:user
    system-db:local

    local izena dconf datu-basearen izena da.

  2. Sortu gako-fitxategi bat ezarpen lehenetsiak dituen local datu-baserako:

    /etc/dconf/db/local.d/01-background

    # dconf path
    [org/gnome/desktop/background]
    
    # dconf gako-hitzak eta haiei dagozkien balioak
    picture-uri='file:///usr/local/share/backgrounds/wallpaper.jpg'
    picture-options='scaled'
    primary-color='000000'
    secondary-color='FFFFFF'
  3. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update

user profila sortzen edo aldatzen denean, erabiltzaileak saioa amaitu eta berriro hasi beharko du aldaketak aplikatuak izan daitezen.

user profila sortzea saihestu nahi baduzu, erabili komando-lerroko dconf aplikazioa dconf datu-baseko banakako balioak edo direktorio osoak irakurri eta idazteko. Informazio gehiagorako, ikus dconf(1) laguntza-orria.