Desgaitu inprimatzea
Erabiltzaileek inprimatzeko elkarrizketa-koadroa ikusi dezaten desgaitu dezakezu. Erabilgarria izan daiteke erabiltzailea bati behin-behineko sarbidea ematen badiozu eta ez baduzu nahi erabiltzaileak sareko inprimagailuetan inprimatu dezan.
Eginbide honek hura onartzen duten aplikazioetan soilik funtzionatuko du. GNOMEren zein hirugarrenen aplikazio batzuk ez dute eginbide hau gaituta. Aldaketek ez dute eraginik izango eginbidea onartzen ez duten aplikazioetan.
Desgaitu inprimatzea
-
Sortu user profila honako lerroekin:
/etc/dconf/profile/user
user-db:user system-db:locallocal izena dconf datu-basearen izena da.
Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.
-
Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-printing gako-fitxategia local datu-baseari buruzko informazioa emateko.
/etc/dconf/db/local.d/00-printing
# Zehaztu dconf bide-izena [org/gnome/desktop/lockdown] # Eragotzi aplikazioek inprimatu dezaten disable-printing=true -
Erabiltzaileek ezarpen hauek indargabetu ditzaten eragozteko, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/printing fitxategia honako edukiekin:
/etc/dconf/db/local.d/locks/printing
# Blokeatu inprimatze-ezarpenak /org/gnome/desktop/lockdown/disable-printing -
Eguneratu sistemaren datu-baseak:
# dconf update Erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.