Profilak
Profil bat konfigurazioko datu-baseen zerrenda bat da. Profil bateko lehen datu-basea idazgarria da eta gainerako datu-baseak irakurtzeko soilik dira. Sistemaren datu-baseak gako-fitxategien direktorio batetik abiatuz sortzen dira. Gako-fitxategien direktorio bakoitzak gako-fitxategi bat edo gehiago ditu. Gako-fitxategi bakoitzak gutxienez dconf bide-izen bat eta gako bat edo gehiago eta haiei dagozkien balioak ditu.
dconf profil batean ezarrita dauden gako-bikoteek ezarpen lehenetsiak indargabetuko dituzte, ezarri duzun balioan arazoren bat dagoenean salbu.
Normalean dconf profila izango da erabiltzaileen datu-base bat eta gutxienez sistemaren datu-base bat. Profilak datu-base bat zerrendatu behar du lerro bakoitzeko.
Profil bateko lehen lerroa aldaketak idatziko diren datu-basea da. Normalean user-db:erabiltzailea da. erabiltzailea ~/.config/dconf. fitxategian dagoen datu-basearen izena da normalean.
system-db lerro batek sistemaren datu-base bat zehazten du. Datu-base horiek /etc/dconf/db/ direktorioan daude.
Adibideko profila
user-db:user
system-db:local
system-db:siteErabiltzaile bakarra eta sistemaren datu-base anitz konfiguratzen badira, posible da hobespenak geruzetan antolatzea. erabiltzailea datu-basearen ezarpenek lehentasuna dute lokala datu-baseko ezarpenen aurretik, eta lokala datu-baseak, berriz, lehenetasuna du gunea datu-basearen aurretik.
Hala ere, blokeoen lehentasun-ordena alderantzizkoa da. gunea edo lokala datu-baseetan sartutako blokeoek lehentasuna dute erabiltzailea datu-basearen aurretik.
Saio bateko dconf profila saioa hastean zehazten da. Beraz, erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute dconf erabiltzaile-profil berria esleitzeko bere saioari.
Informazio gehiagorako, ikusi dconf(7) laguntza-orria.
Hautatu profil bat
Abioan, dconf-ek DCONF_PROFILE ingurune-aldagaia kontsultatzen du. Aldagaiak /etc/dconf/profile/ fitxategira doan bide-izen erlatibo bat zehaztu dezake, edo bide-izen absolutu bat, adibidez erabiltzailearen karpeta nagusira doana.
Ingurune-aldagaia ezarrita badago, dconf komandoak izendun profil bat irekitzen saiatuko da, eta abortatu egingo da huts egiten badu. Aldagaia ez badago ezarrita, dconf “erabiltzailea” izeneko profila irekitzen saiatuko da. Horrek huts egiten badu, barnean integratutako konfigurazio bat erabiliko du.
Informazio gehiagorako, ikusi dconf(7) laguntza-orria.