Blokeatu pantaila erabiltzailea inaktibo dagoenean

Erabiltzailea denbora-tarte batez inaktibo dagoenean pantaila automatikoki blokeatu dadin behartu dezakezu. Erabilgarria da erabiltzaileek ordenagailuak leku publiko edo ez seguruetan uzten dutenerako.

Gaintu pantaila-blokeo automatikoa

  1. Sortu user profila honako lerroekin:

    /etc/dconf/profile/user

    user-db:user
    system-db:local

    local izena dconf datu-basearen izena da.

  2. Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.

  3. Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-screensaver gako-fitxategia local datu-baseari buruzko informazioa emateko.

    /etc/dconf/db/local.d/00-screensaver

    # Zehaztu dconf bide-izena
    [org/gnome/desktop/session]
    
    # Pantaila ilundu baino lehen igaroko den segundo kopurua
    # Ezarri 0 pantaila-babeslea desaktibatu nahi baduzu.
    idle-delay=uint32 180
    
    # Zehaztu dconf bide-izena
    [org/gnome/desktop/screensaver]
    
    # Pantaila ilundu baino lehen igaroko den segundo kopurua
    lock-delay=uint32 0

    Osoko gako-balioez gain, uint32 kodea ere sartu behar duzu.

  4. Erabiltzaileek ezarpen hauek indargabetu ditzaten eragozteko, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/screensaver fitxategia honako edukiekin:

    /etc/dconf/db/local.d/locks/screensaver

    # Blokeatu mahaigainaren pantaila-babeslearen ezarpenak
    /org/gnome/desktop/session/idle-delay
    /org/gnome/desktop/screensaver/lock-delay
  5. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update
  6. Erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.