Eskaneatu karpeta bat
Karpetak banaka eskaneatzea fitxategi-sistema osoak eskaneatzea baino azkarragoa da. Eraginkorragoa izan daiteke zure fitxategi-sistemaren zati jakin bati buruzko informazioa bilatzen ari bazara.
Sakatu leiho nagusiaren goiko eskuineko botoia eta hautatu Eskaneatu karpeta….
Fitxategia aukeratzeko elkarrizketa-koadro bat irekiko da. Aukeratu eskaneatu nahi duzun karpeta.
Egin klik Ireki aukeran eskaneatzeari ekiteko.
Eskaneatu berri den karpeta Gailuak eta kokalekuak zerrendari gehituko zaio. Karpetaren izena aldatzen bada edo ezabatzen bada, zerrendatik ezabatuko da Disko-erabileraren analizatzailea erabiltzen den hurrengoan.