Diagramen bista desberdinak
Modu lehenetsian, eskaneatzearen emaitzak eraztun gisa bistaratuko dira, eraztunaren atal bakoitza azpikarpeta bat delarik eta haien tamaina eta angelua azpikarpetaren tamainaren araberakoa delarik. Azpikarpetak kolore desberdinetan bistaratzen dira, barneko eraztunaren geruza gehigarri gisa.
Eraztunaren gainetik sagua mugitzean, karpeten eta azpikarpeten xehetasun gehiago bistaratzen dira.
Diagramaren ikusgaitasuan aldatu egin daiteke, diagramaren beheko aldeko botoiak erabiliz, Zuhaitz-mapa sortzeko. Zuhaitzaren diseinuan, karpetak tamaina proportzionaleko kutxa gisa bistaratzen dira.
Eraztun edo koadro batean ere egin daiteke klik hura diagramaren hasierako puntu bihurtzeko.