Eskaneatu urruneko karpeta bat
Disko-erabileraren analizatzaileak urruneko biltegiratze-gailuak eskaneatu ditzake. Urruneko fitxategi-sistema oso bat edo karpeta jakin bat eskaneatzeko:
Urruneko fitxategi-sistema lehenago eskaneatu baduzu, hautatu Gailuak eta kokalekuak zerrendako Urruneko kokalekuak atalean.
Urruneko fitxategi-sistemarekin lehenago konektatu bazara baina ez baduzu eskaneatu, hautatu urruneko fitxategi-sistema zerrendan.
-
Ez bazara lehenago urruneko fitxategi-sistemarekin konektatu, sartu URLa Konektatu zerbitzariarekin aukerako Sartu zerbitzari-helbidea… eremuan. Normalean protokolo bat eta bi puntu gehi bi barra izango ditu, erabiltzen ari zaren protokoloaren arabera bat edo beste izango dena.
Egin klik Konektatu aukeran jarraitzeko; agian xehetasun gehiago eskatuko dizu aplikazioak, adibidez pasahitza eta erabiltzaile-izena, eskaneatzea abiarazi baino lehen.
Hautatu karpeta bat, fitxategi-sistema osoa eskaneatu nahi ez baduzu.
Egin klik Ireki aukeran jarraitzeko.
Sarearen bidez eskaneatzea fitxategi-sistema lokal bat eskaneatzea baino motelakoa izan daiteke.