Eskaneatu fitxategi-sistema
Zure ordenagailua eskaneatzeko, hautatu ordenagailuaren izena Gailuak eta kokalekuak zerrendan. Ordenagailuan atzitzeko baimena dituzun karpeta guztiak eskaneatuko dira. Normalean, ordenagailuko zenbait direktorio ezin dira eskaneatu, baimenik ez duzulako.
Eskaneatu nahi duzun fitxategi-sistema handia bada, zenbait minutu behar izango dira osorik eskaneatzeko. Eskaneatzea bertan behera uzteko, sakatu pantailaren goiko ezkerreko izkinan dagoen botoia gailuen zerrendara itzultzeko.