Eskaneatzea motela da
Karpeta bat edo urruneko kokaleku bat eskaneatzeko behar den denbora eskaneatzen ari den euskarriaren abiaduraren araberakoa da. Adibidez, disko gogor mekaniko bat SSD bat baino motelagoa izango da, eta urruneko direktorio bat internet bidez eskaneatzea sare lokal bateko karpeta bat eskaneatzea baino luzeagoa izango da.
Abiaduran eragina du, baita ere, direktorio-egituraren sakonerak eta biltegiratutako fitxategi kopuruak.