Errorea eskaneatzean

Eskaneatzean, Ezin da eskaneatu /… edo bertako karpetetako batzuk mezua ageri daiteke Disko-erabileraren analizatzailea aplikazioaren leihoaren goiko aldean. Errore hori agertzen da ez duzulako baimenik zenbait fitxategi atzitzeko, helburuko sisteman ezarritako murriketen ondorioz. Atzitu ezin diren fitxategiak ez dira erabiliko disko-erabilera adierazteko sortzen den diagraman. Kasu horretan, emaitza okerra izan daiteke.

Fitxategi eta direktorio guztietara sartu ez ahal izatea ere aski arrunta da, beraz ezin da ezer egin errore hori konpontzeko.

Disko-erabileraren analizatzaileak du komandoa erabiltzen du biltegiaren erabileraren ikuspegi xehea sortzeko, eta fitxategiak irakurtzeko eta direktorioen baimenak exekutatzeko baimena behar ditu.

Bestalde, fitxategi-sistemaren disko-erabilerak df komandoa darabil, eta horrek fitxategi-sistemaren gainean egiten du lan, eta ez fitxategi-baimenen gainean.