Sarrera

Disko-erabileraren analizatzailea biltegiratze-gailuen erabilera analizatzeko aplikazio grafiko bat da. Askotariko biltegiratze-gailuak, lokalak zein urrunetikoak, eskaneatzeko erabili daiteke, disko gogorrak, SSDak, USB memoriak, kamera digitalak eta memoria-txartelak barne. Disko-erabileraren analizatzaileak fitxategi-sistema osoa, Karpeta nagusia direktorioa, zehaztutako karpeta bat zein urruneko direktorio bat eskaneatu dezake.

Emaitzen arabera, erabaki daiteke zein karpetak artxibatu, ezabatu edo lekuz aldatu espazio gehiago izateko. Emaitzak erabili daitezke, baita ere, karpeta jakin batzuen babeskopia egiteko.