Gorde ezarpenak NFS batean

dconf sistemak ondo funtzionatu dezan Network File System (NFS) direktorio nagusiak erabiliz, dconf gako-fitxategiaren motorra erabili behar da.

  1. Sortu edo editatu /etc/dconf/profile/user fitxategia bezero guztietan.

  2. Fitxategi honen hasieran, gehitu honako lerroa:

    service-db:keyfile/user

dconf Gako-fitxategiaren motorra indarrean sartuko da erabiltzaileak saioa hasten duen hurrengoan. Horrela, gako-fitxategia irakurriko da eguneratzeak egin ote diren zehazteko. Beraz, ezarpenak ez dira berehala eguneratuko.

Ez bada gako-fitxategiaren motorrik erabiltzen, erabiltzaile-ezarpenak agian ez dira ongi atzituko edo eguneratuko.