Nabigazioa

You may navigate Totem via control buttons, menu items or keyboard-shortcuts.

Bideo bat ikustean pantailaren beheko aldean kontrol-botoiak bistaratzeko, mugitu saguaren erakuslea. Botoi horiekin honakoak egin daitezke:

  • Multimedia-fitxategiak erreproduzitu edo pausatu: Erabili P laster-tekla edo sakatu Erreproduzitu/Pausarazi botoia.

  • Ikusi bideoa pantaila osoan. Sakatu F11 tekla edo goiburu-barran bi gezi dituen botoia.

  • Doitu bolumena. Informazio gehiagorako, ikusi Doitu bolumena.

  • Beste bideo batera joateko, sakatu goiko ezkerreko izkinako Atzerako gezia botoia.

  • DVD baten beste kapitulu batera joateko edo pantaila nagusian atzera egiteko, ikus Ikusi DVD edo VCD bat.

Laster-tekla guztien zerrenda osoa ikusteko, idatzi ? film bat erreproduzitzen ari denean edo Ctrl+? filmen ikuspegian.

Teklatuko eta teklekin bilatzeak ez du denbora-tarte bera aldatzen bi norabidetan. Hori horrela dago diseinatuta errazago bihurtzeko film batean une jakin bat aurrerantz bilatzeko, ez baitugu ezagutzen aurrerantz zer dagoen, eta noraino ikusi dugun aurkitzeko, eta gero atzerantz modu xeheagoan bilatzeko.