Fitxategi-propietateak

Erreproduzitzen ari den multimediaren propietateak ikusteko, sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta hautatu Propietateak edo Ctrl+P. Hiru atal bistaratuko dira:

Orokorra

Izenburuari, artistari, albumari, urteari, iraupenari, iruzkinei eta edukiontziari buruzko informazioa.

Bideoa

Neurriei, kodekari, fotograma-tasari eta bit-tasari buruzko informazioa.

Audioa

Kodeka, kanalei, lagin-tasari eta bit-tasari buruzko informazioa.