Ezarri gogoko aplikazio lehenetsiak

Gogoko aplikazioak GNOME Shell panelean ikusgai daudenak dira. dconf erabili daiteke erabiltzaile baten gogoko aplikazioak ezartzeko edo erabiltzaile guztientzat ezartzeko. Kasu bietan, lehenengo /etc/dconf/profile/user fitxategian dagoen dconf profila editatu behar da.

Ezarri gogoko aplikazio desberdinak erabiltzaile desberdinentzako

Erabiltzaile bakoitzaren gogoko aplikazio lehenetsiak ezartzeko, aldatu bere erabiltzailearen datu-basea gsettings erabiliz. Hurrengo adibidean, Testu-editorea, Terminala eta Fitxategiak (nautilus) aplikazioak ezartzen dira erabiltzailearen gogoko gisa.

/etc/dconf/profile/user fitxategiaren edukiak

# Lerro honi esker, erabiltzaileak gogoko lehenetsiak aldatu ahal izango ditu geroago
user-db:user

Ezarri Testu-editorea, Terminala eta Fitxategiak aplikazioak gogoko lehenetsi gisa:

# gsettings set org.gnome.shell favorite-apps "['org.gnome.TextEditor.desktop', 'org.gnome.Terminal.desktop', 'org.gnome.Nautilus.desktop']"

Goiko ezarpena blokeatu egin daiteke, erabiltzaileek hura aldatu ez dezaten.

Ezarri gogoko aplikazio berak erabiltzaile guztientzat

Erabiltzaile guztiek gogoko berak izan ditzaten, aldatu sistemaren datu-baseko fitxategiak dconf gako-fitxategiak erabiliz. Hurrengo urratsek dconf profila editatzen dute eta gako-fitxategi bat sortzen dute konfigurazioko local datu-basean dauden erabiltzaile guztientzako gogoko aplikazio lehenetsiak ezartzeko.

Ezarri gogoko aplikazioak

  1. Sortu user profila honako lerroekin:

    /etc/dconf/profile/user

    user-db:user
    system-db:local

    local izena dconf datu-basearen izena da.

  2. Create the directory /etc/dconf/db/local.d/ if it does not already exist.

  3. Sortu /etc/dconf/db/local.d/00-favorite-apps gako-fitxategia local datu-baserako informazioa emateko.

    /etc/dconf/db/local.d/00-favorite-apps fitxategiaren edukiak

    # Kode-zati honek gedit, terminal eta nautilus ezartzen ditu erabiltzaile guztientzako gogoko gisa
    [org/gnome/shell]
    favorite-apps = ['gedit.desktop', 'gnome-terminal.desktop', 'nautilus.desktop']
  4. Erabiltzaileek ezarpen hauek indargabetu ditzaten eragozteko, sortu /etc/dconf/db/local.d/locks/favorite-apps fitxategia eta gehitu honako edukia:

    /etc/dconf/db/local.d/locks/favorite-apps

    # Blokeatu gogoko aplikazio lehenetsiak
    /org/gnome/shell/favorite-apps
  5. Eguneratu sistemaren datu-baseak:

    # dconf update
  6. Erabiltzaileek saioa amaitu eta berriro hasi behar dute sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.