Aldatu blokeo-pantaila blindatua
Blokeo-pantaila blindatua sistema blokeatzen denean beherantz mugitzen den pantaila da. Blokeo-pantaila blindatuaren atzeko planoa org.gnome.desktop.screensaver.picture-uri GSettings gakoaren bidez kontrolatzen da. GDM aplikazioak bere dconf profil propioa erabiltzen duenez, profil horretako ezarpenak moldatuz ezarri dezakezu atzeko plano lehenetsia.
Ezarri org.gnome.desktop.screensaver.picture-uri gakoa
-
Sortu gdm profila honako lerroekin:
/etc/dconf/profile/gdm
user-db:user system-db:gdm file-db:/usr/share/gdm/greeter-dconf-defaultsgdm izena dconf datu-basearen izena da.
-
Sortu makina osorako diren ezarpenak gordetzeko gdm datu-base bat /etc/dconf/db/gdm.d/01-screensaver fitxategian:
[org/gnome/desktop/screensaver] picture-uri='file:///opt/enpresa/atzeko-planoa.jpg'Ordeztu /opt/enpresa/atzeko-planoa.jpg blokeo-pantailaren atzeko planoan erabili nahi duzun irudi-fitxategiaren bide-izenarekin.
Onartutako formatuak: PNG, JPG, JPEG eta TGA. Irudia eskalatu egingo da, beharrezkoa bada, pantaila osora doitzeko.
-
Eguneratu sistemaren datu-baseak:
# dconf update Saioa amaitu behar da sistema-ezarpenak indarrean sartzeko.
Pantaila blokeatzen duzun hurrengoan, blokeo-pantaila blindatu berria agertuko da atzeko planoan. Aurreko planoan, ordua, data eta asteko uneko eguna bistaratuko dira.
Zer gertatzen ari da atzeko planoa eguneratzen ez bada?
Ziurtatu dconf update komandoa exekutatu duzula sistemaren datu-baseak eguneratzeko.
Atzeko planoa eguneratzen ez bada, saiatu GDM berrabiarazten.