Arakatu zure aplikazioetarako GSettings balioak

Bi tresna daude GSettings balio gisa gordetako sistema- eta aplikazio-hobespenak arakatzeko, dconf-editor utilitate grafikoa eta komando-lerroko gsettings utilitatea.

Bi aplikazio horiek, dconf-editor eta gsettings, uneko erabiltzailearen hobespenak aldatzeko erabili daitezke.

Kontuan izan tresna horiek beti ari direla uneko erabiltzailearen GSettings datu-basearekin. Beraz, ez dituzu erro gisa erabili behar.

dconf-editor eta gsettings komandoek D-Bus saio-bus bat behar dute aldaketak egin ahal izateko. Hori gertatzen da dconf daemon-a D-Bus bidez aktibatu behar delako.

Beharrezkoa den bus-a eskuratzeko, exekutatu dbus-launch utilitatearen gsettings komandoa, honela:

$ dbus-launch gsettings set org.gnome.desktop.background draw-background true

dconf-editor komandoaren kasuan, aplikazio baten aukerak ongi ezagutzen ez direnean erabiltzen da gehienetan. Ezarpenen hierarkia zuhaitz eran erakusten du eta ezarpen bakoitzari buruzko informazio gehigarria ere bistaratzen du, deskribapena, mota eta balio lehenetsia barne.

gsettings dconf-editor baino boteretsuagoa da. gsettings aplikazioak bash osatzea eskaintzen du eta gsettings komandoak barne hartzen dituen scriptak idatzi daitezke konfigurazioa automatizatzeko.

gsettings aukeren zerrenda osoa ikusteko, begiratu gsettings(1) laguntza-orria.