Fitxategi-propietateak
Fitxategi edo karpeta bati buruzko informazioa bistaratzeko, egin eskuineko klik eta hautatu Propietateak. Hori egiteko beste modu bat fitxategia hautatu eta Alt+Enter sakatzea da.
Fitxategi-propietateen leihoan fitxategiei buruzko informazioa ikusi daiteke: mota, tamaina, noiz aldatu zen eta abar. Informazio hori sarritan jakin behar baduzu, zerrenda-ikuspegiaren zutabeetan edo ikonoen epigrafeetan bistaratu daiteke.
Fitxategi mota jakin batzuk, adibidez irudiek eta bideoek, Propietateak sarrera gehigarri bat dute dimentsioak, iraupena, kodekak eta antzeko beste datu batzuk emateko.
Baimenak sarreraren gorabeherak ezagutzeko, ikusi Fitxategi-baimenak ezartzea.
Oinarrizko propietateak
- Izena
-
Fitxategiaren edo karpetaren izena.
Fitxategi baten izena aldatzeko, ikus Aldatu fitxategi edo karpeta baten izena..
- Mota
-
Honen bidez, fitxategiaren mota identifikatu daiteke, adibidez PDF dokumentua, OpenDocument testua edo JPEG irudia. Fitxategi motak zehazten duzein aplikaziok ireki dezakeen fitxategia, beste gauza batzuen artean. Adibidez, ezin duzu irudi bat ireki musika-erreproduzitzaile batekin. Ikus Ireki fitxategiak beste aplikazio batzuekin honi buruzko informazio gehiagorako.
Fitxategi mota bat irekitzeko erabiliko den aplikazio lehenetsia aldatzeko, ikusi Aldatu aplikazio lehenetsia.
- Edukiak
Eremu hau karpeten propietateak begiratzean ikusiko da, ez fitxategietan. Karpetak duen elementu kopurua ikusteko balio du. Karpeta azpikarpetak baditu, horietako bat elementu bat izango da zenbaketan, baita barruan elementu gehiago baditu ere. Fitxategi bakoitza elementu bat izango da zenbaketan. Karpeta hutsik badago, edukiak ez du ezer erakutsiko.
- Tamaina
-
Eremu hau fitxategietan ageri da (ez karpetetan). Fitxategi baten tamainak adierazten du diskoan zenbat espazio betetzen duen. Horrek adierazten du, baita ere, fitxategi hori deskargatzeko edo posta bidez bidaltzeko zenbat denbora beharko den (fitxategi handiek denbora gehiago behar dute bidaltzean/jasotzean).
Tamaina adierazteko unitateak honakoak dira: byte-ak, KB, MB edo GB; azken hiruren kasuan, byte-tan duten tamaina ere eman ohi da, parentesi artean. Teknikoki, 1 KB berdin 1024 byte da, 1 MB berdin 1024 KB da, eta abar.
- Leku librea
Hau karpetetan soilik erakusten da. Karpeta dagoen diskoak duen leku librea erakusten du. Disko gogorra beteta dagoen jakiteko erabili daiteke.
- Karpeta gurasoa
Fitxategi bakoitzak zure ordenagailuan duen kokalekua bere bide absolutuaren bidez zehazten da. Fitxategiak zure ordenagailuan duen “helbide” bakar bat da, fitxatetgia aurkitzeko ireki behar dituzun karpeta guztien zerrendaz osatutakoa. Adibidez, Asierrek Laburpena.pdf izeneko fitxategi bat badu bere karpeta nagusian, bere karpeta gurasoa /home/asiera izango da eta bere kokalekua /home/asier/Laburpena izango da.
- Atzitze-data
Fitxategia ireki zen azken aldiaren data eta ordua.
- Aldatze-data
Fitxategia aldatu eta gorde zen azken aldiaren data eta ordua.
- Sortze-data
Fitxategia sortu zeneko data eta ordua.