Fitxategiak aplikazioarne zerrenda-zutabeen hobespenak
Fitxategiak zerrenda-ikuspegian hainbat informazio-zutabe bistaratu daitezke.
Egin klik ikusteko aukerak ematen dituen tresna-barrako botoian, aukeratu Zutabe ikusgaiak… eta hautatu ikusgai egon daitezen nahi dituzun zutabeak. Ondoren, zutabe horien arabera ordenatzeko aukera izango duzu.
- Izena
-
Karpeten eta fitxategien izena.
Izena zutabea ezin da ezkutatu.
- Tamaina
Karpetaren tamaina adierazteko, karpetan dagoen elementu kopurua erakusten da. Fitxategi baten tamaina byte, KB edo MB-etan ematen da.
- Mota
Karpeta bat edo fitxategi mota bat, adibidez PDF dokumentua, JPEG irudia, MP3 audioa edo besteren bat.
- Jabea
Karpetaren edo fitxategiaren jabearen izena.
- Taldea
Fitxategiaren jabea den taldea. Erabiltzaile bakoitza normalean bere talde propioan dago, baina posible da erabiltzaile anitz edukitzea talde batean. Adibidez, sail batek bere talde propioa eduki dezake laneko ingurune batean.
- Baimenak
-
Fitxategiaren sarbide-baimenak bistaratzen ditu. Adibidez, drwxrw-r--
Lehen karakterea fitxategi mota da. - karaktereak esan nahi du fitxategi arrunta dela eta d karaktereak esan nahi du direktorioa (karpeta) dela. Kasu bakan batzuetan, beste karaktere batzuk ere agertu daitezke.
Hurrengo hiru karaktereek (rwx) fitxategiaren jabearen baimenak zehazten dituzte.
Hurrengo hirurek (rw-) fitxategiaren jabea den taldearen kide guztien baimenak zehazten dituzte.
Zutabeko azken hiru karaktereek (r--) sistemako gainerako erabiltzaile guztien baimenak zehazten dituzte.
Baimen bakoitzak honako esanahia du:
r: irakurri daiteke, horrek esan nahi du fitxategia edo karpeta ireki daitekeela
w: idatzi daiteke, horrek esan nahi du aldaketak gorde daitezkeela bertan
x: exekutatu daiteke, horrek esan nahi du programa edo script bat bada exekutatu egin daitekeela, edo karpeta bat bada azpikarpetak eta fitxategiak atzitu daitezkeela
-: baimenak ez daude ezarrita
- Kokalekua
Fitxategiaren kokalekuaren bide-izena.
- Aldatze-data
Fitxategia aldatu deneko azken orduaren azken data ematen du.
- Aldatuta — Ordua
Fitxategia aldatu zeneko azken aldiaren data eta ordua ematen ditu.
- Atzitze-data
Fitxategia atzitu zeneko azken aldiaren data edo ordua ematen ditu.
- Oraintsukoa
Erabiltzaileak fitxategia atzitu zueneko azken aldiaren data edo ordua ematen ditu.
- Mota xehea
Elementuaren MIME mota bistaratzen du.
- Sortze-data
Fitxategia sortu zeneko data eta ordua ematen ditu.