Fitxategi-kudeatzailearen bistaratze-hobespenak
Fitxategi-kudeatzaileak ikonoen azpiko azalpenak nola bistaratzen dituen kontrolatu daiteke. Egin klik leihoaren alboko barrako menu-botoian, hautatu Hobespenak eta joan Sareta-ikuspegiaren azalpenak atalera.
Ikono-azalpenak
Sareta-ikuspegia erabiltzean, fitxategiei eta karpetei buruzko informazio gehigarria eduki dezakezu ikono bakoitzaren azpiko epigrafe gisa. Adibidez, fitxategi baten jabea nor den edo azkenekoz noiz aldatu zen sarritan jakin behar baduzu, aukera hori oso erabilgarria da.
Karpeta batean zoom egiteko, sakatu leihoaren alboko barrako menu-botoia eta hautatu Ikono-tamaina atalean dauden botoietako bat. Handiagotzen baduzu, fitxategi-kudeatzaileak informazio gehiago erakutsiko du epigrafean. Hiru gauza hautatu ditzakezu epigrafean erakutsiak izan daitezen. Lehena zoom-maila guztietan bistaratuko da. Azkena tamaina oso handietan soilik bistaratuko da.
Ikono-epigrafeetan erakutsi daitekeen informazioa zerrenda-ikuspegian ageri diren zutabeetako bera da. Ikus Fitxategiak aplikazioarne zerrenda-zutabeen hobespenak informazio gehiagorako.
Zerrenda-ikuspegia
Fitxategiak zerrenda gisa ikustean, Karpeta zabalgarriak zerrendaren ikuspegian bistaratu ditzakezu. Horrela, zabalgarriak agertuko dra fitxategi-zerrendaren direktorio bakoitzean, eta karpeta anitzen edukiak aldi berean erakutsi ahal izango dira. Hori erabilgarria da karpeten egitura garrantzitsua denean, adibidez musika-fitxategiak artistaz artista badaude antolatuta karpetetan eta album bakoitza azpikarpeta bat bada.