Aldatu fitxategi edo karpeta baten izena.
Beste fitxategi-kudeatzaile batzuetan bezala, Fitxategiak aplikazioan ere fitxategi edo karpeta baten izen aldatu daiteke.
Fitxategi edo karpeta baten izena aldatzeko:
Egin eskuineko klik elementuan eta hautatu Aldatu izena edo hautatu fitxategia eta sakatu F2.
Idatzi izen berria eta sakatu Enter edo egin klik Aldatu izena aukeran.
Fitxategi baten izena aldatzean, fitxategiaren izenaren lehen zatia soilik hautatzen da, ez fitxategi-luzapena (azken . ondoren dagoen zatia). Luzapenak adierazten du fitxategia zein motatakoa den (adibidez, fitxategia.pdf PDF dokumentua da) eta normalean ez da nahi izaten hori aldatzea. Luzapena ere aldatu nahi baduzu, hautatu fitxategi-izen osoa eta aldatu osorik.
Okerreko fitxategiaren izena aldatu baduzu edo gaizki izendatu baduzu, aldaketa desegin egin dezakezu. Ekintza desegiteko, egin klik berehala alboko barrako menu-botoian eta hautatu Desegin izena aldatzea edo sakatu Ctrl+Z izen zaharra leheneratzeko.
Baliozko karaktereak fitxategi-izenetarako
Edozein karaktere erabili dezakzu, / karakterea salbu, fitxategi-izenetan. Hala ere, zenbait gailuk erabiltzen dituzten fitxategi-sistemek muga gehiago dituzte fitxategi-izenetan. Beraz, hobe da honako karaktereak saihestea: |, \, ?, *, <, ", :, >, /.
Fitxategi baten izeneko lehen karakterea . bada, fitxategia ezkutuan geratuko da fitxategi-kudeatzailean.
Arazo arruntak
- Fitxategi-izena badago lehendik
-
Ezin dira bi fitxategi edo karpeta eduki izen berekin karpeta berean. Fitxategi baten izena aldatu eta lehendik dagoen beste batena jartzen saiatzen bazara, ezin izango duzu.
Fitxategien eta karpeten izenetan maiuskulak eta minuskulak bereizten dira. Beraz, Fitxategia.txt eta FITXATEGIA.txt desberdinak dira. Horrelako izen desberdinak erabiltzea onartzen da, baina ez da gomendagarria, nahasteak sortu baitaitezke.
- Fitxategi-izena luzeegia da
Zenbait fitxategi-sistematan, fitxategi-izenek ezin dituzte 255 karaktere baino gehiago izan. Muga horretan daude sartuta bai izena bera bain bide-izena (adibidez, /home/asier/Dokumentuak/lana/fakturak/…). Beraz, posible bada, saihestu fitxategien eta karpeten izen luzeak.
- Izena aldatzeko aukera desaktibatuta dago
Aldatu izena grisez badago, ez duzu baimenik fitxategiaren izena aldatzeko. Kontuz ibili behar duzu horrelako fitxategien izena aldatzean, babestutako zenbait fitxategiren izena aldatzean sistema desegonkortu baitaiteke. Ikus Fitxategi-baimenak ezartzea informazio gehiagorako.