Gehitu letra-tipo bat gehiago erabiltzaile guztientzat

Letra-tipo gehigarriak instalatu daitezke, letra-tipoak maneiatzeko fontconfig erabiltzen duten aplikazioetako erabiltzaileek tipo horiek eskuragarri izan ditzaten.

Instalatu letra-tipo bat gehiago

  1. Kopiatu letra-tipoa /usr/local/share/fonts/ direktorioan hura instalatzeko.

  2. Agian honako komandoa exekutatu beharko da letra-tipoen cachea eguneratzeko:

    $ fc-cache /usr/local/share/fonts/

Exekutatzen ari diren aplikazioak berrabiarazi behar dira aldaketak ikusteko. Erabiltzaile-saioa ez da zertan berrabiarazi beharrik.

Letra-tipoak /usr/local/share/fonts/ ez den direktorio batean ere instalatu daitezke, direktorio hori /etc/fonts/fonts.conf fitxategian zerrendatuta badago. Ez badago, ordenagailu osorako izango den konfigurazio-fitxategi bat sortu beharko duzu /etc/fonts/local.conf direktorioan, erabili nahi duzun direktorioarekin. Ikus fonts-conf(5) laguntza-orria informazio gehiagorako.

Ordezko direktorio bat erabiltzen ari bazara, gogoan izan direktorioaren izena zehaztu behar duzula fc-cache komandoarekin letra-tipoen cachea eguneratzean:

$ fc-cache direktorio_izena