Gehitu letra-tipo bat gehiago erabiltzaile bakanentzat
Letra-tipo gehigarriak instalatu daitezke erabiltzaile zehatz baterako, letra-tipoak maneiatzeko fontconfig erabiltzen duten aplikazioek tipo horiek eskuragarri izan ditzaten.
Instalatu letra-tipo bat gehiago
Kopiatu letra-tipoa ~/.local/share/fonts/ direktorioan hura instalatzeko.
-
Agian honako komandoa exekutatu beharko da letra-tipoen cachea eguneratzeko:
$ fc-cache ~/.local/share/fonts
Exekutatzen ari diren aplikazioak berrabiarazi behar dira aldaketak ikusteko. Erabiltzaile-saioa ez da zertan berrabiarazi beharrik.