Ainguratu zure gogoko aplikazioak panelean

Aplikazio bat panelean gehitzeko, errazago atzitzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia pantailaren goiko ezkerreko izkinan dagoen Jarduerak ikonoa sakatuz.

  2. Egin eskuineko klik paneleko sareta-botoian eta aurkitu gehitu nahi duzun aplikazioa.

  3. Egin eskuineko klik aplikazioan eta hautatu Gehitu gogokoei.

    Ikonoa panelera arrastatuz berdina egin dezakezu.

Aplikazio bat paneletik kentzeko, egin eskuineko klik aplikazioaren ikonoan eta hautatu Kendu gogokoetatik.