Zeregin anitzen ezarpenak

Zeregin anitzen ezarpenei esker, zeregin bat baino gehiago aldi berean nola kudeatzen duzun eta sistemako laneko areatan nola taldekatzen dituzun pertsonalizatu dezakezu.GNOME Shell aplikazioaren izkina beroaren portaera gaitu edo desgaitu dezakezu eta pantailaren ertzeko tamaina aldatzea moldatu dezakezu.

Ezarpen horien bidez, sisteman dituzun laneko areen kopurua aukeratu dezakezu eta monitore anitz duzunean nolako portaera duten konfiguratu dezakezu. Aukeratu dezakezu, baita ere, aplikazioen aldatzaileak aplikazioak laneko area guztietan ala unekoan soilik erakutsiko dituen.