Pertsonalizatu laneko areen portaera
Zure sistemako laneko areek nola funtzionatzen duten kontrolatu dezakezu. Bi aukera daude:
Laneko area dinamikoak: Ezarpen lehenetsia. Hutsik dauden laneko area automatikoki kentzen ditu.
Laneko area kopuru finkoa: Aukera honen bidez, laneko areen kopurua zehaztu daiteke.
Laneko areen portaera bat hautatzeko, jarraitu honako urratsak:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Zeregin anitz.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Zeregin anitz.
Laneko areak atalean, aukeratu Laneko area dinamikoak edo Laneko areen kopuru finkoa.
+ eta - kontrolak aktibatzeko, hautatu Laneko areen kopuru finkoa. Horrela, laneko areen kopurua zehaztu ahal izango duzu.
Monitore anitz dituzten sistemetan laneko areak nola agertzen diren ere kontrolatu dezakezu. Joan Ezarpenak ▸ Zeregin anitz ▸ Monitore anitz atalera, eta aukeratu honakoetako bat:
Laneko areak monitore nagusian soilik: Laneko areak monitore nagusian soilik erakusten ditu.
Laneko areak monitore guztietan: Laneko areak zure sistemari konektatutako monitore guztietan erakusten ditu.