Gaitu edo desgaitu leihoen tamaina aldatzea pantailaren ertzetara eramatean

Leihoak pantailaren ertzetara eraman daitezke haien tamaina aldatzeko. Ezarpen hau gaituta dago lehenespenez.

Ezarpen hau gaitu edo desgaitzeko, jarraitu honako urratsak:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Zeregin anitz.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Zeregin anitz.

  3. 'Orokorra' atalean, aktibatu edo desaktibatu Pantailaren ertz aktiboak.