Pertsonalizatu aplikazioz aldatzeko portaera
Leihoz nola aldatu kontrolatu dezakezu. Aplikazioz aldatzeko ezarpenak bi kategoriatan daude batuta:
Aukeratu Sartu laneko area guztietako aplikazioak edo Sartu uneko laneko areako aplikazioak soilik.
Monitore anitz dituzten sistemetan, aukeratu Sartu monitore guztietako aplikazioak edo Sartu uneko monitoreko aplikazioak soilik. Bigarren aukerarekin, aplikazioz aldatzeari ekin zenion monitorean ikusgai dauden aplikazioetan soilik izango du eragina.
Aplikazioz aldatzeko portaera moldatzeko, jarraitu honako urratsak:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Zeregin anitz.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Zeregin anitz.
Aplikazioz aldatzea atalean, hautatu kategoria bakoitzerako hobetsi nahi duzun aukera.