Gaitu edo desgaitu izkina beroa
Gailua konfiguratu dezakezu pantailako goiko ezkerreko izkinatik Jarduerak ikuspegira joateko. Sistemak ezarpen hori lehenetsi gisa du jarrita.
Ezarpen hau gaitu edo desgaitzeko, jarraitu honako urratsak:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Zeregin anitz idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Zeregin anitz.
'Orokorra' atalean, aktibatu edo desaktibatu Izkina beroa.