Zergatik du itxura lausoa/pixelatua nire pantailak?
Zure pantailarako bistaratze-bereizmena gaizki konfiguratuta egon daiteke. Hori konpontzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Pantailak idazten.
Sakatu Pantailak panela irekitzeko.
Probatu Bereizmena ataleko aukeretako batzuk eta hautatu pantaila ondoen ikustea ahalbidetzen duena.
Pantaila anitz konektatuta daudenean
Bi pantaila badituzu konektatuta ordenagailuari (adibidez, monitore normal bat eta proiektore bat), bakoitzak bere bereizmen optimoa edo jatorrizkoa izan dezake.
Ispilatzeko modua erabiliz, gauza bera bistaratu dezakezu bi pantailetan. Bereizmen bera izango dute, eta agian bereizmen hori ez dator bat pantailen berezko bereizmenarekin. Horregatik, irudiaren zorroztasuna agian ez da onena izango.
Pantailak batzeko modua erabiliz, pantaila bakoitzaren bereizmena bakoitza bere aldetik ezarri daitekeenez, jatorrizko bereizmena erabili daiteke bietan.