Konektatu beste monitore bat ordenagailuari

Konfiguratu monitore bat gehiago

Monitore gehigarri bat konfiguratzeko, konektatu monitorea zure ordenagailuan. Sistemak ez badu berehal detektatzen, edo ezarpenak doitu nahi badituzu:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Pantailak idazten.

  2. Sakatu Pantailak panela irekitzeko.

  3. Pantailak antolatzeko diagraman, arrastatu pantailak nahi duzun lekura.

    Pantailek diagraman duten zenbakia pantaila bakoitzaren goian ezkerrean erakutsiko da Pantailak panela aktibo dagoen bitartean.

  4. Egin klik Pantaila nagusia aukeran pantaila nagusia hautatzeko.

    Pantaila nagusia goiko barra duena eta Jarduerak ikuspegia erakusten duena da.

  5. Egin klik zerrendako monitore bakoitzean eta aukeratu orientazioa, bereizmen edo eskala, eta freskatze-tasa.

  6. Egin klik Aplikatu aukeran. Ezarpen berriak 20 segundoz aplikatuko dira eta, ondoren, aurreko egoerara itzuliko dira. Horrela, ezarpen berriekin ez baduzu ezer ikusten, ezarpen zaharrak automatikoki berrezarriko dira. Ezarpen berriak gustuko badituzu, egin klik Mantendu aldaketak aukeran.

Bistaratze-moduak

Bi pantailarekin, honako bistaratze-moduak daude erabilgarri:

  • Elkartu: pantailako ertzak elkartu egingo dira, leihoak pantaila batetik bestera igaro ahal izan daitezen.

  • Ispilatu: eduki bera erakutsi da bi pantailetan, bereizmen eta orientazio berarekin.

Pantaila bakarra behar denean, adibidez kanpoko monitore bat eramangarri bati konektatuta dagoenean eta eramangarriak estalkia itxita duenean, eramangarriko pantaila desaktibatu egin daiteke. Zerrendan, egin klik desgaitu nahi duzun monitorean eta sakatu desaktibatzeko botoia.

Monitore bat baino gehiago gehitzea

Bi pantaila baino gehiagorekin, Batu pantailak soilik dago erabilgarri.

  • Sakatu konfiguratu nahi duzun pantailaren botoia.

  • Arrastatu pantailak nahi dituzun posizio erlatiboetara.